Páginas

jueves, 8 de mayo de 2014

Visual Thinking Strategies




Museoen hezkuntza metodoei dagokienez, VTS edo Visual Thinking Strategies aipatu beharrean aurkitzen naiz. Hainbat museotan erabiltzen den metodologia da, berritzaile gisa saldu dena. Baina metodo honen inguruan ere, ideia kontrajarriak daude. Itxuraz, eraldatu den metodo bat izan (dialogoan oinarritzen dena, pentsatzen irakasten duena ...) eta funtsean hezkuntza museistiko transmisorea ez ote den zalantzan jartzen da. Orokorren, hezkuntza sisteman gertatzen denarekin alderatzen dut hau. Hezkuntza sisteman, badirudi,  gaur egungo haurrek “erabaki” ahalmena dutela. Zer ikasi eta nola ikasi aukeratzeko bide ematen zaiela saltzen da baina, funtsean, irakasleak nahi gidatzen dituen edukiak ikasten dituzte. Kritika hau egiten zaio VTSri ere.
VTSren jatorrira joanez, “Visual Thinking Curriculum” proiekturekin topatzen gara. Hau, konstruktibismoan oinarritzen da eta artearen ulermenean zentratzen da. Hezkuntza metodo hau, garapen estetiko progresiboaren ideiarekin lotuta dago teorian.
Joera hau jarraituz, “Pentsamendu Bisualaren Estrategiek”, ikasleek, artea preziatzeko duten gaitasuna areagotzen dute. Horrela, ikasleen artean alfabetizazio bisual bat ematen da (artea hizkuntza gisa ikusten da, irudi bat testu bat balitz bezala irakurri daitekeela ikusten da), hezkuntza artistikoko estandarretara iritsiz. Azken ideia honi dagokionez, egiten zaion kritika ondorengoa da: irudi batek kodigoak izan arren, ez dela kodigo hutsa, beraz, ez da zeinu sistema bat. Ondorioz, ezin daiteke testua irakurri dezakegun modu berean irakurri.
VTS metodologian, irakasleak prozesua errazten du, ez du informazio edo iritzirik ematen . Ikasleei, aukera ezberdinen artean eztabaidatzen uzten zaie eta pertzepzio prozesuak, aztertzeko, harremantzeko, entzuteko eta hausnartzeko gaitasuna areagotu ditzan uzten da. Garrantzitsua da irakasleak eztabaida egituratzea, ikasleak parafraseatzea eta interes komuneko gaiak gidatzea.
Bestalde, metodologia honetan, ikasleei ez zaie eskaintzen arte lanen testuinguru sozial, kultural, erlijioso edo politikoa. Jarraitzen duten prozesuaren hausnarketa ere ez dute egiten. Ondorioz, zalantzan jartzen da pentsamendu kritikoa garatzeko aukera ematen duen edo ez. Pentsamendu tolerante bat garatzen da gehiago aditu batzuen iritziz.
Arte lanekin lehen kontaktua izateko egokia izan daitekeen estrategia iruditzen zait, bisitariak hitz egitera bultzatzen dituelako eta ez kontenplazio soilera, museo tradizionaletan ez bezala.
Baina, estrategia hauei dagokienez, bada beste aspektu bat atentzioa eman didana. Arraza, generoa eta klase soziala bezalako gaiak ekiditen dira, hau da, V.T.S. ek ez dute kontutan hartzen egoera sozioekonomikoak pertsonen bizian eta aukeretan duten eragina. Gai hau ekiditearen arrazoia, sortu dezaketen esperientzia negatiboa dela aipatzen da, nahiz eta gai hauen garrantzi aitortu. Nire iritziz, egoera sozioekonomikoa ezin da alde batera utzi zerbait aztertzerakoan, hau baita gizartea den bezalakoa izateko faktore zentrala. Klasea, generoa edo arraza ez aztertzea, arte-lana modu isolatu batean aztertzea dela uste dut eta testuinguru batekin lan egitea funtsezko ikusten dut ulermen esanguratsu bat eman dadin.

Zer nolako proposamenak dituzte museoek?



 
Ezkio-Itsasoko Igartubeiti museoa


Bakoitzak bere gaiaren inguruko erakusketak proposatzen ditu. Erakusketa hauek aldi baterakoak edo iraunkorrak izan daitezke. Museo ezberdinen kasuan, kokatuta dauden herritik ere ibilbideak proposatzen dituzte.
Orokorrean, haurrentzako prestatutako tailerrak, familientzako prestatutakoak, eskolentzako prestatutakoak, norbanakoentzat prestatutakoak … proposatzen dituzte.
Eureka! Zientzia Museoaren kasuan, urtebetetzeak ospatzeko modu berezi bat eskaintzen dute. Bertan egin daiteke urtebetetze festa, museoa bisitatuz.
Ekain berri museoan berriz, ehiza simulazioak, kobetan marrazki ezberdinak eta sua egiten ikasi ahal dugu.
Aisialdia eta pedagogia uztartzen dituzten proposamenak dira museoek eskaintzen dizkigutenak.
Donostiako Aquariumak, enpresek, beraien bilkurak egiteko lekua ere eskaintzen du. Ikus-entzunezko ezberdinez hornitutako gelak ditu alokatzeko.
Untzi museoan, bertako piezak maileguan hartzeko aukera dago.
Ikusi dezakegunez, erakusketetatik harago doa gaur egungo museoen eskaintza.
Museo batera joandakoan, bisita izaten da lehenbiziko ekintza. Ondoren, tailerretan antolatzen dira orokorrean. Tailer ezberdinen bidez, museo horrek eskaintzen duen horretara gerturatu gaitezke.
Guztiek dute eskolekin harremana. Adin guztietako ikasleentzako proposamenak luzatzen dituzte.
Haur Hezkuntzaren kasuan, bisitak jolasekin, ipuinekin eta esperimentazioarekin uztartzen  dira. Lehen Hezkuntzan, tailer desberdinak eskaintzen dituzte museoek, hauen eskaintza adinaren arabera egokitzen da.
Museo ezberdinak bisitatzen ditugunean, haurrei edo ikasleei, eta hauen aurretik, geure buruari, ikusten dugunaren gaineko kritikotasun bat eskatu behar diogu. Ikusten duguna interpretatu behar dugu, bakoitzak bere erara. Arte lan baten inguruan, norbanakoak egindako interpretazioa oso pertsonala izango da. Bakoitzak, bizi duen egoeraren arabera edo bizi izan duenaren arabera interpretazio bat edo beste egingo du. Arte lan batek ez du izan behar informazio transmisio soila. Arte lan baten atzean informazio jakin bat dago (nork egin duen, noiz ...) baina hortik aurrera, norberaren interpretazioari eman behar diogu lekukoa.

Orientazio Didaktikoak



Haur Hezkuntzako proposamen artistikoari dagokionez, Gasteizko Armentia ikastolako proposamena aztertu dut.
Ikastola honetan Urtxintxa proiektua lantzen dute.
Gure eskola garaitik, eboluzio bat egon dela esan behar da, baina, hala ere, liburuari gehiegi jarraitzen zaiola iruditu zait edo liburuari soilik jarraitzen zaiola.
Guk, eskolan, ez genituen arte lan ezberdinak behatzen eta gaur egun, hori eskaintzen zaie haurrei. Aberasgarria iruditzen zait arte lan ezberdinak eta artista ezberdinak ezagutzea. Euskal Herrian artista garrantzitsu asko ditugu eta gure historian zeresan handia izan dutenak. Nahiz eta soilik izenak izan, izen batzuk jakin beharrekoak iruditzen zaizkit. Izena jakin eta hortik interesa piztu daiteke. Etxera joan eta izen hori aipatu dezake eta horren inguruan familiarekin informazioa bilatu.
Urtxintxa proiektuak, modu globalizatu batean lan egiten du. Gai baten inguruan aritzen dira lanean denbora jakin batean zehar. Beraien egunerokotasunarekin lotzen dute gai hori eta arlo ezberdinen bidez lantzen dute: matematika, plastika, idazketa ...
Gela, txokotan banatuta dago, hauetako bat, plastika txokoa da. Hemen dagoen materiala gometxak, margoak, artaziak, kola eta plastilina dira.
Kurtsoan zehar, hamabi unitate didaktiko lantzen dira eta bakoitzean arte lan bat jorratzen da. Eduardo Txillida, Ibarrola, Nestor Basterretxea ... lantzen dira besteak beste.

Hamabi unitate didaktiko direnez, hilabetean bat lantzen dute.
Jorratzen duten arte lanari dagokionez, honen inguruko datu orokor batzuk ematen ditu irakasleak, pixka bat azalduz. Ondoren, eskulanari ekiten diote. Adibide bat jartzearren, Ibarrolari buruz egin zutena hartuko dut. Komuneko paperaren tutuak erabili zituzten ibarrolaren Omako baso margotua errepresentatzeko. Tenperak erabili zituzten tutuak margotzeko eta ondoren kartoi baten gainean itsatsi.
Ideia ona iruditzen zait arte lan bat aurkeztea eta hainbat datu ematea honi buruz. Hala ere, oso gidatua dela iruditzen zait, ez dago aukerarik haurrek dituzten iteresei behar adina denbora eskaintzeko.
Hauek dira Kurrikulumean, plastikari dagozkion helburuak:

1. Nork bere ekoizpenetan atsegina, autonomia eta interesa garatzeko, sentipenak, ideiak, pentsamenduak... adierazteko eta komunikatzeko plastikak eskaintzen dituen aukerak eta baliabideak ESPERIMENTATU eta ERABILI.
2. Autonomia eta sormena garatzeko, objektuen forma, egitura eta kolorea, gorputz ekintzetatik abiaturik (ukimena, ikusmena, gorputz-adierazpena) ATZEMAN eta plastika baliabideak (lerroa, puntua, zetaka) bai libreki, bai era gidatuan ERABILI.
3. Sormena eta ekimena garatzeko, objektuen forma eta imajina plastikoki adierazteko egin behar diren mugimenduak BEHATU eta KOORDINATU.
Arte lan honetaz gain, fitxa bat egiten dute unitate bakoitzeko. Kasu honetan, fitxa, zazpi antxumeen ipuinari buruzkoa zen. Marrazki bat perfilatu behar zuten josiz. Egin beharreko eredua plastika txokoan jartzen dute. Haur bakoitzak erabakitzen du egin ala ez egin eta noiz egin ere bere esku geratzen da, hori bai, plastika txokoan dagoenean egin behar du.
Gaiarekin erlazionatutako eskulanak egiteko, plastika txokoa erabiltzen dute.


Orokorrean, esan diateke, zerbait eboluzionatu dela, batez ere arte lanei buruzko informazioa jasotzen dutelako. Hala ere, oraindik artea Haur Hezkuntzan eskulanak egitearekin erlazionatzen dela iruditzen zait, ez doa haratago. Material aldetik hobetu daiteke agian. Buztina erabili, tenperekin gehiago esperimentatu (haurrek beraiek nahastuz koloreak, kolore berriak beraiek sortuz, inork esan gabe), ikus entzunezko materialak erabili, grabaketak, ipuin digitalizatuak ... Informazioa beraien kabuz biltzea ere interesgarria izango litzateke. Etxean galdetzea, familiarekin elkarlanean aritzea gai baten inguruan.


Arte-leku




Arteleku euskal arte garaikidea ardatz hartuta lan egiten duen gunea da, mundura irekia, inguruari atxikia. Sortzaileentzako lekua da, eta leku egiten dio esperimentazioari, arriskuari, okerrari, eztabaidari, eta gaur egun sormena eta pentsamendua piztu dezakeen orori.
Arteaz dudan kontzepzioa zerbait abstraktua izan da betidanik. Ulertzen ez dudan zerbait bezala sentitu dut.
Arte-lekura joan ginenean, lehenengo sentsazioa, izugarrizko lekua zela izan zen. Aukera paregabea eskaintzen du leku honek, sortzaileek lanak egiteko, informatzeko, konpartitzeko …
Bertan dagoen mediateka paregabea iruditu zitzaidan. Aurretik, agian, erori izan da arteari buruzko libururen bat nire eskuetan, baina, inoiz ez naiz egon horrelako arte liburutegi batean.
Nire lehen erreakzioa, liburuak hartu eta gainetik begiratzea izan zen. Batzuk atentzio gehiago ematen zidaten, batez ere, emakumearekin edo koloreekin lotura zutenak, gertuagoko gaiak baitira niretzat.
Taldetan bildu ginenean, estilo ezberdinak nabari ziren. Batzuk, gehiago jo genuen kolore aldetik, beste batzuk musika aldetik … Guztiak gainbegiratu eta ideia ezberdinak mahai gaineratzen hasi ginen, haurrekin bizi zitzaketen esperientzia ezberdinak.
Azkenean musika eta pintura elkartzen dituen ideia batekin egin dugu aurrera. Jarraian dago esperientziaren azalpen zehatzagoa:

DANTZA-OINATZAK (4-5 urte)
- Bi erritmo kontrajarriko musika ezagutu eta barneratu, azkarra eta lasaia.
- Klasean bi musika hauek landuko ditugu, musika hauek entzun, sentitu eta aske dantzatu ditzatela, gidatu gabe, musika horien erritmoak barneratu ditzatela.
- Musika esperimentatu dugun moduan, murala imprimatzen hasi aurretik, margoekin oinetan esperimentatuko dugu, haurren kitzikadura hori lasaitzeko eta oinetan pintura sentsazioa ezagutzeko, bakoitzak bere paperean.
- Behin musika barnetua dutela, musika horrekin sentitzen duten erritmoa imprimatuko dute oinekin bi eratara:
1. Lurrean bi mural txuri egongo dira, bat musika azkarrarekin egiteko eta bestea, musika lasaiarekin. Bertan hiru kolore, hiru haur ezberdinek egingo dute ibilbidea, lehenik azkarrean eta gero lasaiean.
2. Kasu honetan ere, bi mural egongo dira musika mota bakoitzeko eta oraingoan, ibilbidea egin beharrean, bertan libre dantzatuko dute, hemen ere hiru haur eta hiru kolore primarioak egongo direlarik.
- Amaieran, hausnarketa ezberdinak egingo ditugu:
- Muralak berriro begiratu musika entzunaz eta horri buruz hitz egin, sentitutakoaz, bizitutakoaz …

- Kolore nahasketak ere ikusiko ditugu, ea kolore berriak sortu diren etab.

Hona hemen Arte-lekuren web gunea bisitatzeko link-a:

miércoles, 7 de mayo de 2014

Nire irudia




Nola eraiki gaitu irudiak? Hauxe da planteatu zaigun galdera. Hasiera batean buruari bueltak ematen hasi eta galdera zaila egin zitzaidan, bai horixe. Irudi baten bila ibili nintzen nire buruan, baina ez zen ezer etortzen.
Nire bizitza zein irudirekin identifikatzen nuen pentsatzean, geroz eta garbiago joan da azaltzen kandadu baten irudia.
Azken aldian agertzen joan den irudia izan da, baina 27 urtetan zehar hor egon dena. Kandadu honen esanahia, itxia egon naizela da, batez ere jendeari itxia. 

Azken aldian kandadu hori irekitzen saiatzen ari naizela iruditzen zait, beraz, bi irudi aipatu nahi nituzke. Lehenengoa egurrezko ate bat da, kandadua itxita. Irudi hau iluna etortzen da nire burura, egun lainotsu batean bezala. Bigarren irudia berriz, ate horren goiko zatia irekita etortzen zait burura. Eguzki izpiak sartzen dira bertatik. Bigarren ate hau, oraindik ez dago guztiz irekita, hainbat amaraun ditu kentzeke eta olio pixka baten faltan dago.

Irudi hauek garrantzitsuak dira niretzat, nortasunaren aldaketa bat suposatzen dutelako. Nire barnean eman den aldaketa bat adierazten dute. Ate itxi horrek, konfiantza eza azaltzen du, nire buruarengan eta ondorioz, besteengan. Besteen aurrean naizen bezalakoa azaltzeko lotsa eta beldurrek itxi izan dute ate hori. Ate honek hainbat muga jarri izan dizkit, hainbat gauza egin eta esan ez ditudanak kandadu horren atzean geratu dira. Orain, beldur horiek alboratu eta kandadua irekitzen ari naizela sentitzen dut, nolabait eguzkia sartzen ari da lehen lainoa besterik ez zegoen lekura. Niretzat pausu garrantzitsua izaten ari da, urtetan zehar motxilan pilatzen joan naizen zaborra pixkanaka kanporatzen ari naizelako. Emozioei ireki diedalako atea eta honen beharra nuelako nire beldurrak alboratzeko eta naizen bezalakoa onartzeko eta baloratzeko.
Aipatu ditudan bi irudi hauek, ikusizko kulturaren eragina medio, jendearengan sentsazio antzekoak transmititzen dituzte. Kandadudun ateak ez du aurrera egiteko sentsazioa transmititzen, pasa ezin den zerbait adierazten digu. Argia sartzen den ateak, berriz, bizitza transmititzen digu.
Irudiak transmititzen dizkigun sentsazioak indar handia dauka, irudiek erraz manipula gaitzakete eta hauen inguruan hausnartzeko denbora gehiago hartu beharko genuke ikusmenaren bidez edozein gauza irensten dugun garai hauetan.

Ezkutuan dagoena zer da?



CULTURA VISUAL INFANTIL
Ikusizko kulturak eragin nabarmena du guztiongan, eta zeresanik ez, haurrengan. Hauengan izugarrizko eragina dauka, beraien identitatearen eraikuntzan eragiten duelako.
Ikusizko kultura, irudia … oso aberasgarria izan daiteke haurraren identitatearen garapenean, baina gaur egun kontrolik gabeko zerbait da nire ustez. Telebistaren aurrean pasatzen dituzte orduak dira adibide sinple bat. Telebistaren aurrean dauden denbora horretan, ba al dago hausnarketarako tartetik? Edo inolako filtrorik gabe irensten dute dena?
Bideoan agertzen den ikastetxeko proiektua bezalakoak oso aberasgarriak direla uste dut eta ikastetxe guztietara zabaltzea ideia ona izango litzateke. Haurrei, emozioak adierazten jakiteko eta norberaren iritzia emateko aukerak eskaini behar  dizkiegu.
Bideoko une batean ondorengo esaldi hau esaten du Imanol Aguirrek eskoletan artea lantzeko moduari buruz: “es algo que hay que aprender y no como algo que se puede aprender”. Artea adierazteko, sentitzeko … instrumentu gisa erabili behar dugula uste dut, pertsona bezala garatzea ahalbidetuko digun instrumentua. Eskoletan, ikasi beharreko ikasgai bat bezala lantzen da eta horrek, mugak jartzen dizkigu. Nik eskolan eta nire bizitzan izandako esperientziatik, artea ez dut adierazteko bide bezala bizi izan. Emozioak kanporatzeko beharra eta sentitzen dudana adierazteko zailtasunak pertsona bezala asko mugatu nautela uste dut, ez dudalako jakin nola egin. Beraz, Haur Hezkuntzan dagokion garrantzia emanez lan egiten hasteko garaia dela uste dut, adibideak baditugu gainera.
PEDAGOGÍAS INVISIBLES (Blog-a)
Informazioa bi eratara transmititu daiteke: diskurtso esplizitu baten bidez edo diskurtso inplizitu baten bidez. Bigarren modu honetara transmititutako informazioak osatzen du kurrikulum ezkutua hezkuntza testuinguru batean.
Kurrikulum ezkutu honen bidez transmititzen dena hausnartzen du blog hau sortu duen “Pedagogias Invisibles” taldeak. Beraien burua ikerkuntza talde gisa definitzen dute, ikusizko kultura ikertzen, zalantzak sorrarazten dituen taldea.
Hezkuntzaren munduan sartuta gaudenontzat, transmititzen dugunari buruzko hausnarketa egitea ezinbestekoa da. Gure ikasleen aurrean, esaten dugunaz gain, eskura jartzen dizkiegun testu eta ikusizko material ezberdinak kontuan izan behar ditugu.
“Pedagogías Invisibles”en iniziatiba benetan interesgarria iruditu zait, izan ere, inguratzen gaituen munduaren aurrean, iritzi bat emateko gai diren norbanako kritikoak sortzea dute helburu.
Egiten dituzten proiektu ezberdinetan, hausnarketarako, partaideen arteko dialogorako, ideien elkar trukaketarako … tartea eskaintzen da eta horrelako aukerak falta zaizkigula uste dut. Sormena, irudimena, ideien elkar trukaketa, gauzen zergatiak bilatzea … alboratuta ditugun gauzak direla iruditzen zait. Presaka bizi gara eta askotan gauzak pentsatu gabe egiten ditugula onartu beharrean gaude, automatak bagina bezala. Jasotzen duguna, horrelaxe barneratzen dugu eta jasotzen dugun horren ezaugarrien inguruan pentsatzea funtsezkoa da kritikoak izateko. Informazioak etengabe bonbardatzen gaitu eta informazio hau igorlearen arabera manipulatua izaten da. Ikusizko materialak botere handia dauka gu manipulatzeko eta honi buruzko hausnarketa egitea txalogarria da.
Blog-ean aipatzen den bezala, ikusizko kulturak, mundua ulertzeko gure moduan eragiten du. Publizitatean oso erabilgarria da eta, honek sentsazio jakin batzuk eragin nahi ditu gugan. “Ver no es creer, sino interpretar” esaldia irakurri dut blog-aren atalen batean eta esaldi honek egin beharko genukeena ondo laburtzen duela uste dut. Aipatu bezala, ikusten duguna pixka bat landu, dena irentsi ordez.