Páginas

jueves, 8 de mayo de 2014

Arte-leku




Arteleku euskal arte garaikidea ardatz hartuta lan egiten duen gunea da, mundura irekia, inguruari atxikia. Sortzaileentzako lekua da, eta leku egiten dio esperimentazioari, arriskuari, okerrari, eztabaidari, eta gaur egun sormena eta pentsamendua piztu dezakeen orori.
Arteaz dudan kontzepzioa zerbait abstraktua izan da betidanik. Ulertzen ez dudan zerbait bezala sentitu dut.
Arte-lekura joan ginenean, lehenengo sentsazioa, izugarrizko lekua zela izan zen. Aukera paregabea eskaintzen du leku honek, sortzaileek lanak egiteko, informatzeko, konpartitzeko …
Bertan dagoen mediateka paregabea iruditu zitzaidan. Aurretik, agian, erori izan da arteari buruzko libururen bat nire eskuetan, baina, inoiz ez naiz egon horrelako arte liburutegi batean.
Nire lehen erreakzioa, liburuak hartu eta gainetik begiratzea izan zen. Batzuk atentzio gehiago ematen zidaten, batez ere, emakumearekin edo koloreekin lotura zutenak, gertuagoko gaiak baitira niretzat.
Taldetan bildu ginenean, estilo ezberdinak nabari ziren. Batzuk, gehiago jo genuen kolore aldetik, beste batzuk musika aldetik … Guztiak gainbegiratu eta ideia ezberdinak mahai gaineratzen hasi ginen, haurrekin bizi zitzaketen esperientzia ezberdinak.
Azkenean musika eta pintura elkartzen dituen ideia batekin egin dugu aurrera. Jarraian dago esperientziaren azalpen zehatzagoa:

DANTZA-OINATZAK (4-5 urte)
- Bi erritmo kontrajarriko musika ezagutu eta barneratu, azkarra eta lasaia.
- Klasean bi musika hauek landuko ditugu, musika hauek entzun, sentitu eta aske dantzatu ditzatela, gidatu gabe, musika horien erritmoak barneratu ditzatela.
- Musika esperimentatu dugun moduan, murala imprimatzen hasi aurretik, margoekin oinetan esperimentatuko dugu, haurren kitzikadura hori lasaitzeko eta oinetan pintura sentsazioa ezagutzeko, bakoitzak bere paperean.
- Behin musika barnetua dutela, musika horrekin sentitzen duten erritmoa imprimatuko dute oinekin bi eratara:
1. Lurrean bi mural txuri egongo dira, bat musika azkarrarekin egiteko eta bestea, musika lasaiarekin. Bertan hiru kolore, hiru haur ezberdinek egingo dute ibilbidea, lehenik azkarrean eta gero lasaiean.
2. Kasu honetan ere, bi mural egongo dira musika mota bakoitzeko eta oraingoan, ibilbidea egin beharrean, bertan libre dantzatuko dute, hemen ere hiru haur eta hiru kolore primarioak egongo direlarik.
- Amaieran, hausnarketa ezberdinak egingo ditugu:
- Muralak berriro begiratu musika entzunaz eta horri buruz hitz egin, sentitutakoaz, bizitutakoaz …

- Kolore nahasketak ere ikusiko ditugu, ea kolore berriak sortu diren etab.

Hona hemen Arte-lekuren web gunea bisitatzeko link-a:

No hay comentarios:

Publicar un comentario