Ikusizko
kulturak eragin nabarmena du guztiongan, eta zeresanik ez, haurrengan. Hauengan
izugarrizko eragina dauka, beraien identitatearen eraikuntzan eragiten duelako.
Ikusizko
kultura, irudia … oso aberasgarria izan daiteke haurraren identitatearen
garapenean, baina gaur egun kontrolik gabeko zerbait da nire ustez.
Telebistaren aurrean pasatzen dituzte orduak dira adibide sinple bat.
Telebistaren aurrean dauden denbora horretan, ba al dago hausnarketarako
tartetik? Edo inolako filtrorik gabe irensten dute dena?
Bideoan
agertzen den ikastetxeko proiektua bezalakoak oso aberasgarriak direla uste dut
eta ikastetxe guztietara zabaltzea ideia ona izango litzateke. Haurrei,
emozioak adierazten jakiteko eta norberaren iritzia emateko aukerak eskaini
behar dizkiegu.
Bideoko
une batean ondorengo esaldi hau esaten du Imanol Aguirrek eskoletan artea
lantzeko moduari buruz: “es algo que hay que aprender y no como algo que se
puede aprender”. Artea adierazteko, sentitzeko … instrumentu gisa erabili behar
dugula uste dut, pertsona bezala garatzea ahalbidetuko digun instrumentua.
Eskoletan, ikasi beharreko ikasgai bat bezala lantzen da eta horrek, mugak
jartzen dizkigu. Nik eskolan eta nire bizitzan izandako esperientziatik, artea
ez dut adierazteko bide bezala bizi izan. Emozioak kanporatzeko beharra eta
sentitzen dudana adierazteko zailtasunak pertsona bezala asko mugatu nautela
uste dut, ez dudalako jakin nola egin. Beraz, Haur Hezkuntzan dagokion
garrantzia emanez lan egiten hasteko garaia dela uste dut, adibideak baditugu
gainera.
PEDAGOGÍAS
INVISIBLES (Blog-a)
Informazioa
bi eratara transmititu daiteke: diskurtso esplizitu baten bidez edo diskurtso
inplizitu baten bidez. Bigarren modu honetara transmititutako informazioak
osatzen du kurrikulum ezkutua hezkuntza testuinguru batean.
Kurrikulum
ezkutu honen bidez transmititzen dena hausnartzen du blog hau sortu duen
“Pedagogias Invisibles” taldeak. Beraien burua ikerkuntza talde gisa definitzen
dute, ikusizko kultura ikertzen, zalantzak sorrarazten dituen taldea.
Hezkuntzaren
munduan sartuta gaudenontzat, transmititzen dugunari buruzko hausnarketa egitea
ezinbestekoa da. Gure ikasleen aurrean, esaten dugunaz gain, eskura jartzen
dizkiegun testu eta ikusizko material ezberdinak kontuan izan behar ditugu.
“Pedagogías
Invisibles”en iniziatiba benetan interesgarria iruditu zait, izan ere,
inguratzen gaituen munduaren aurrean, iritzi bat emateko gai diren norbanako
kritikoak sortzea dute helburu.
Egiten
dituzten proiektu ezberdinetan, hausnarketarako, partaideen arteko dialogorako,
ideien elkar trukaketarako … tartea eskaintzen da eta horrelako aukerak falta
zaizkigula uste dut. Sormena, irudimena, ideien elkar trukaketa, gauzen
zergatiak bilatzea … alboratuta ditugun gauzak direla iruditzen zait. Presaka
bizi gara eta askotan gauzak pentsatu gabe egiten ditugula onartu beharrean
gaude, automatak bagina bezala. Jasotzen duguna, horrelaxe barneratzen dugu eta
jasotzen dugun horren ezaugarrien inguruan pentsatzea funtsezkoa da kritikoak izateko.
Informazioak etengabe bonbardatzen gaitu eta informazio hau igorlearen arabera
manipulatua izaten da. Ikusizko materialak botere handia dauka gu manipulatzeko
eta honi buruzko hausnarketa egitea txalogarria da.
Blog-ean
aipatzen den bezala, ikusizko kulturak, mundua ulertzeko gure moduan eragiten
du. Publizitatean oso erabilgarria da eta, honek sentsazio jakin batzuk eragin
nahi ditu gugan. “Ver no es creer, sino interpretar” esaldia irakurri dut
blog-aren atalen batean eta esaldi honek egin beharko genukeena ondo laburtzen
duela uste dut. Aipatu bezala, ikusten duguna pixka bat landu, dena irentsi
ordez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario