Museoetara egin ditudan bisita gehienak
eskolarekin joandakoak izan dira. Neure kabuz izan naizen bat aipatzearren,
Guggenheim aipatuko dut. Oroitzapen onak ditut bisita hartatik, nahiz eta gauza
askorik ez ulertu. Aurretik aipatu bezala, artearekin interpretazio gaitasuna
lantzeko daukat. Abstraktua iruditzen zait eta askotan ez diot esanahirik
aurkitzen. Agian, gehiegi tematzen naiz esanahi bat bilatzen.
Eskolatik egiten genituen bisita museistikoak,
museora bisita eta tailerren bat izaten zirela oroitzen dut. Zumalakarregi
museoan adibidez, bisita ondoren jolas bat egin genuen, oka jolasa zen eta
laukitxoek karlistaden inguruko frogak edo galderak zituzten.
“Estrategias de Pensamiento Visual” delakoa,
berria da niretzat. Hainbat artikulu irakurri ondoren, metodologia honen berri
izan dut.
Alde batetik, interesgarria da arte lanen lehen
gerturatze baterako baina, testuingurutik at egite horrek nire zalantzak
sortzen dizkit. Interesa pizteko, esanguratsua izan behar da guretzat. Haur
Hezkuntzan, batez ere, gaiak gertukotasuna eskaini behar dio haurrari, erlazioak
egin ditzan.
Haur Hezkuntzatik kanpo ere, arte lanak,
testuinguru sozioekonomikoa kontutan edukiz aztertzea aberasgarriagoa iruditzen
zait. Baliteke esperientzia ez izatea horren positiboa, bertan adierazten diren
baloreak eta norberak dituenak kontra jartzen baldin badira. Errealitatetik
hurbilagoko esperientzia bat izango litzateke nire ustetan eta hori
onuragarritzat hartzen dut.
Beste alde batetik, hezkuntzan gertatzen dena
errepikatzen dela iruditzen zait neurri batean. Hezkuntza” libreago” bat
eskaini nahi diegu gure ikasleei. Gauzak asko aldatu dira garai batetik hona
eta inolaz ere ez da ematen lehen ematen zen hezkuntza diktatoriala. Hala ere,
ez dut uste saltzen den bezain librea denik. Museoen kasuan ere, irakurri izan
dudanagatik, antzeko zerbait gertatzen da. Itxuraz, dialogoan oinarritutako
metodologia da, hausnartzera bultzatzen duena. Baina, gero, markatutako bidetik
asko urrundu gabe ibili beharreko metodologia bat dela dirudi.
Gai honi
buruz ez nuen ezer entzun eta interesez aritu naiz bai aldeko eta bai kontrako
ideiak irakurtzen eta honi buruz informatzen. Artea beti testuingurutik kanpo
ikusi dut eta nire ulermen faltaren arrazoia horixe izan dela ondorioztatzera
iritsi naiz multzo honen amaieran. Arte lan ezberdinekin, gizarteko hainbat
gairi buruzko hausnarketa egin daiteke eta hori interesgarria iruditzen
zait,baina ez dut artea ikuspuntu horretatik ikusi. Arte entzun eta burura
etortzen zaidan lehenengo ideia abstrakzioa da, ulertuko ez dudan zerbait.
Beraz, bada garaia, ikuspuntu hori aldatu eta arteari beldur gabe aurre
egitekoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario