Páginas

jueves, 8 de mayo de 2014

Orientazio Didaktikoak



Haur Hezkuntzako proposamen artistikoari dagokionez, Gasteizko Armentia ikastolako proposamena aztertu dut.
Ikastola honetan Urtxintxa proiektua lantzen dute.
Gure eskola garaitik, eboluzio bat egon dela esan behar da, baina, hala ere, liburuari gehiegi jarraitzen zaiola iruditu zait edo liburuari soilik jarraitzen zaiola.
Guk, eskolan, ez genituen arte lan ezberdinak behatzen eta gaur egun, hori eskaintzen zaie haurrei. Aberasgarria iruditzen zait arte lan ezberdinak eta artista ezberdinak ezagutzea. Euskal Herrian artista garrantzitsu asko ditugu eta gure historian zeresan handia izan dutenak. Nahiz eta soilik izenak izan, izen batzuk jakin beharrekoak iruditzen zaizkit. Izena jakin eta hortik interesa piztu daiteke. Etxera joan eta izen hori aipatu dezake eta horren inguruan familiarekin informazioa bilatu.
Urtxintxa proiektuak, modu globalizatu batean lan egiten du. Gai baten inguruan aritzen dira lanean denbora jakin batean zehar. Beraien egunerokotasunarekin lotzen dute gai hori eta arlo ezberdinen bidez lantzen dute: matematika, plastika, idazketa ...
Gela, txokotan banatuta dago, hauetako bat, plastika txokoa da. Hemen dagoen materiala gometxak, margoak, artaziak, kola eta plastilina dira.
Kurtsoan zehar, hamabi unitate didaktiko lantzen dira eta bakoitzean arte lan bat jorratzen da. Eduardo Txillida, Ibarrola, Nestor Basterretxea ... lantzen dira besteak beste.

Hamabi unitate didaktiko direnez, hilabetean bat lantzen dute.
Jorratzen duten arte lanari dagokionez, honen inguruko datu orokor batzuk ematen ditu irakasleak, pixka bat azalduz. Ondoren, eskulanari ekiten diote. Adibide bat jartzearren, Ibarrolari buruz egin zutena hartuko dut. Komuneko paperaren tutuak erabili zituzten ibarrolaren Omako baso margotua errepresentatzeko. Tenperak erabili zituzten tutuak margotzeko eta ondoren kartoi baten gainean itsatsi.
Ideia ona iruditzen zait arte lan bat aurkeztea eta hainbat datu ematea honi buruz. Hala ere, oso gidatua dela iruditzen zait, ez dago aukerarik haurrek dituzten iteresei behar adina denbora eskaintzeko.
Hauek dira Kurrikulumean, plastikari dagozkion helburuak:

1. Nork bere ekoizpenetan atsegina, autonomia eta interesa garatzeko, sentipenak, ideiak, pentsamenduak... adierazteko eta komunikatzeko plastikak eskaintzen dituen aukerak eta baliabideak ESPERIMENTATU eta ERABILI.
2. Autonomia eta sormena garatzeko, objektuen forma, egitura eta kolorea, gorputz ekintzetatik abiaturik (ukimena, ikusmena, gorputz-adierazpena) ATZEMAN eta plastika baliabideak (lerroa, puntua, zetaka) bai libreki, bai era gidatuan ERABILI.
3. Sormena eta ekimena garatzeko, objektuen forma eta imajina plastikoki adierazteko egin behar diren mugimenduak BEHATU eta KOORDINATU.
Arte lan honetaz gain, fitxa bat egiten dute unitate bakoitzeko. Kasu honetan, fitxa, zazpi antxumeen ipuinari buruzkoa zen. Marrazki bat perfilatu behar zuten josiz. Egin beharreko eredua plastika txokoan jartzen dute. Haur bakoitzak erabakitzen du egin ala ez egin eta noiz egin ere bere esku geratzen da, hori bai, plastika txokoan dagoenean egin behar du.
Gaiarekin erlazionatutako eskulanak egiteko, plastika txokoa erabiltzen dute.


Orokorrean, esan diateke, zerbait eboluzionatu dela, batez ere arte lanei buruzko informazioa jasotzen dutelako. Hala ere, oraindik artea Haur Hezkuntzan eskulanak egitearekin erlazionatzen dela iruditzen zait, ez doa haratago. Material aldetik hobetu daiteke agian. Buztina erabili, tenperekin gehiago esperimentatu (haurrek beraiek nahastuz koloreak, kolore berriak beraiek sortuz, inork esan gabe), ikus entzunezko materialak erabili, grabaketak, ipuin digitalizatuak ... Informazioa beraien kabuz biltzea ere interesgarria izango litzateke. Etxean galdetzea, familiarekin elkarlanean aritzea gai baten inguruan.


No hay comentarios:

Publicar un comentario