Páginas

Portfolioa

Sarrera

Arte plastikoak eta ikusizko kultura blog-ean, portfolio izeneko leiho hau sortu dut. Hemen, gaiari dagozkion lanak igoko ditut. Kurtsoa hasi genuenetik gaurdaino egindako lanen kronologia dago jarraian. Link ezberdinak jarri ditut egindako lanak ikusi ahal izateko.
 

Lanak

Portfolioari hasiera emateko, klaseko lehen egunean, geure buruaren autoebaluazioa idatzi genuen. Ez zen lan erreza izan...
Ondoren, geure burua kokatu genuen. Nondik nator? Non nago? Nor naiz? Hiru galdera hauei erantzuten saiatuz, nire autobiografia osatu dut. Autobiografiaren zati batean, txikitan egindako abarka bat aipatzen dut. Hemen doa abarkaren argazkia ere.
  • Ikasgaia hiru multzotan banatuta aurkeztu zigun Estik. Lehenengo multzoak, hezkuntzan arteak betetzen duen lekuari buruzko hausnarketa egitera bultzatu gaitu. Horretarako, ezkutuan dagoen horri buruz hasnartu dugu. Ezkutuan dagoena zer da? Ezkutuan dagoen horrek, sarritan, agerian dagoenak baino eragin handiagoa du subjektuengan.
Jarraian, orientazio didaktikoei buruzko ariketa bat egin dugu. Eskola bateko errealitatea aztertu dugu arteari dagokionez. Artea, kasu askotan, garai bateko plastikara mugatzen da oraindik.
Lehenengo multzo honekin amaitzeko, Arte-lekura bisita egin genuen. Hainbat gauzei buruz hausnartzeko aukera eman zigun. Niretzat esanguratsua den irudi baten gaineko hausnarketa ere egin dut. 
  • Bigarren multzoa, museoen inguruko hausnarketa egiteko baliagarria izan da, bertan lantzen diren estrategia ezberdinen inguruan informazio ezberdina landuz.Museoen inguruan lanean hasteko, San Telmo museoa bisitatu genuen. Bertan, Haur Hezkuntzarako zituzten proposamenen berri eman ziguten.
Museoek lantzen dituzten proposamenei buruzko hausnarketa egin ondoren, Visual Thinking Strategies-i buruzko hausnarketa egin dut. 
  • Hirugarren multzoan hezkuntza eta generoari buruz aritu gara. Gure kasuan, taldeka, arte-lan bat sortu dugu. Haur Hezkuntzan lanean dauden emakume kopuruak atentzioa emanda, horren inguruko hausnarketa lana egin dugu. Blog honetan ikusgai daude bai artelana eta baita honi buruzko azalpen bideo bat ere.  
Portfolio honi hasiera emateko, autoebaluazioa egin  nion neure buruari. Amaiera emateko ere hona hemen, hilabete batzuk gaiari bueltaka aritu ondoren, neure buruari egin diodan kurtso amaierako autoebaluazioa.

Ondorioak

Multzoak bukatu ahala, ondorio orokorrak ateratzen joan naiz.
Lehenengo multzoari zegokion nire habiapuntua ezagutzea eta horren inguruko ondorioak atera ditut (lehenengo multzoko ondorioak).
Bigarren multzoari zegokion, museoen inguruko hausnarketa egitea. Bigarren multzoko ondorioak daude link honetan.
Amaitzeko ondorio orokor batzuei buruz hausnartu dut.  
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario