Bakoitzak bere gaiaren inguruko
erakusketak proposatzen ditu. Erakusketa hauek aldi baterakoak edo iraunkorrak
izan daitezke. Museo ezberdinen kasuan, kokatuta dauden herritik ere ibilbideak
proposatzen dituzte.
Orokorrean, haurrentzako prestatutako
tailerrak, familientzako prestatutakoak, eskolentzako prestatutakoak,
norbanakoentzat prestatutakoak … proposatzen dituzte.
Eureka! Zientzia Museoaren kasuan,
urtebetetzeak ospatzeko modu berezi bat eskaintzen dute. Bertan egin daiteke
urtebetetze festa, museoa bisitatuz.
Ekain berri museoan berriz, ehiza
simulazioak, kobetan marrazki ezberdinak eta sua egiten ikasi ahal dugu.
Aisialdia eta pedagogia uztartzen dituzten
proposamenak dira museoek eskaintzen dizkigutenak.
Donostiako Aquariumak, enpresek, beraien
bilkurak egiteko lekua ere eskaintzen du. Ikus-entzunezko ezberdinez
hornitutako gelak ditu alokatzeko.
Untzi museoan, bertako piezak maileguan
hartzeko aukera dago.
Ikusi dezakegunez, erakusketetatik harago
doa gaur egungo museoen eskaintza.
Museo batera joandakoan, bisita izaten da
lehenbiziko ekintza. Ondoren, tailerretan antolatzen dira orokorrean. Tailer
ezberdinen bidez, museo horrek eskaintzen duen horretara gerturatu gaitezke.
Guztiek dute eskolekin harremana. Adin
guztietako ikasleentzako proposamenak luzatzen dituzte.
Haur Hezkuntzaren kasuan, bisitak
jolasekin, ipuinekin eta esperimentazioarekin uztartzen dira. Lehen Hezkuntzan, tailer desberdinak
eskaintzen dituzte museoek, hauen eskaintza adinaren arabera egokitzen da.
Museo
ezberdinak bisitatzen ditugunean, haurrei edo ikasleei, eta hauen aurretik,
geure buruari, ikusten dugunaren gaineko kritikotasun bat eskatu behar diogu.
Ikusten duguna interpretatu behar dugu, bakoitzak bere erara. Arte lan baten
inguruan, norbanakoak egindako interpretazioa oso pertsonala izango da.
Bakoitzak, bizi duen egoeraren arabera edo bizi izan duenaren arabera
interpretazio bat edo beste egingo du. Arte lan batek ez du izan behar
informazio transmisio soila. Arte lan baten atzean informazio jakin bat dago
(nork egin duen, noiz ...) baina hortik aurrera, norberaren interpretazioari
eman behar diogu lekukoa.

No hay comentarios:
Publicar un comentario