Páginas

jueves, 8 de mayo de 2014

Visual Thinking Strategies




Museoen hezkuntza metodoei dagokienez, VTS edo Visual Thinking Strategies aipatu beharrean aurkitzen naiz. Hainbat museotan erabiltzen den metodologia da, berritzaile gisa saldu dena. Baina metodo honen inguruan ere, ideia kontrajarriak daude. Itxuraz, eraldatu den metodo bat izan (dialogoan oinarritzen dena, pentsatzen irakasten duena ...) eta funtsean hezkuntza museistiko transmisorea ez ote den zalantzan jartzen da. Orokorren, hezkuntza sisteman gertatzen denarekin alderatzen dut hau. Hezkuntza sisteman, badirudi,  gaur egungo haurrek “erabaki” ahalmena dutela. Zer ikasi eta nola ikasi aukeratzeko bide ematen zaiela saltzen da baina, funtsean, irakasleak nahi gidatzen dituen edukiak ikasten dituzte. Kritika hau egiten zaio VTSri ere.
VTSren jatorrira joanez, “Visual Thinking Curriculum” proiekturekin topatzen gara. Hau, konstruktibismoan oinarritzen da eta artearen ulermenean zentratzen da. Hezkuntza metodo hau, garapen estetiko progresiboaren ideiarekin lotuta dago teorian.
Joera hau jarraituz, “Pentsamendu Bisualaren Estrategiek”, ikasleek, artea preziatzeko duten gaitasuna areagotzen dute. Horrela, ikasleen artean alfabetizazio bisual bat ematen da (artea hizkuntza gisa ikusten da, irudi bat testu bat balitz bezala irakurri daitekeela ikusten da), hezkuntza artistikoko estandarretara iritsiz. Azken ideia honi dagokionez, egiten zaion kritika ondorengoa da: irudi batek kodigoak izan arren, ez dela kodigo hutsa, beraz, ez da zeinu sistema bat. Ondorioz, ezin daiteke testua irakurri dezakegun modu berean irakurri.
VTS metodologian, irakasleak prozesua errazten du, ez du informazio edo iritzirik ematen . Ikasleei, aukera ezberdinen artean eztabaidatzen uzten zaie eta pertzepzio prozesuak, aztertzeko, harremantzeko, entzuteko eta hausnartzeko gaitasuna areagotu ditzan uzten da. Garrantzitsua da irakasleak eztabaida egituratzea, ikasleak parafraseatzea eta interes komuneko gaiak gidatzea.
Bestalde, metodologia honetan, ikasleei ez zaie eskaintzen arte lanen testuinguru sozial, kultural, erlijioso edo politikoa. Jarraitzen duten prozesuaren hausnarketa ere ez dute egiten. Ondorioz, zalantzan jartzen da pentsamendu kritikoa garatzeko aukera ematen duen edo ez. Pentsamendu tolerante bat garatzen da gehiago aditu batzuen iritziz.
Arte lanekin lehen kontaktua izateko egokia izan daitekeen estrategia iruditzen zait, bisitariak hitz egitera bultzatzen dituelako eta ez kontenplazio soilera, museo tradizionaletan ez bezala.
Baina, estrategia hauei dagokienez, bada beste aspektu bat atentzioa eman didana. Arraza, generoa eta klase soziala bezalako gaiak ekiditen dira, hau da, V.T.S. ek ez dute kontutan hartzen egoera sozioekonomikoak pertsonen bizian eta aukeretan duten eragina. Gai hau ekiditearen arrazoia, sortu dezaketen esperientzia negatiboa dela aipatzen da, nahiz eta gai hauen garrantzi aitortu. Nire iritziz, egoera sozioekonomikoa ezin da alde batera utzi zerbait aztertzerakoan, hau baita gizartea den bezalakoa izateko faktore zentrala. Klasea, generoa edo arraza ez aztertzea, arte-lana modu isolatu batean aztertzea dela uste dut eta testuinguru batekin lan egitea funtsezko ikusten dut ulermen esanguratsu bat eman dadin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario