Arte Plastikoak eta Ikusizko Kultura
lunes, 12 de mayo de 2014
domingo, 11 de mayo de 2014
Autoebaluzioa I
Irailean, kurtsoaren hasieran, neure buruari nota jarri nion. Ikasgai honetan ateratzea espero nuen edo nahi nuen nota. Zazpi izan zen jarritako emaitza. Hilabete batzuk pasa dira ordutik eta hainbat lan egin ditut. Hezkuntza eta arteari buruzko hainbat hausnarketa egin ditut eta estrategia desberdinen berri ere izan dut.
Lan interesgarriak egin ditudala iruditu zait. Informazio lana bezala definituko nuke azken finean. Gaur egun, bai eskolan, bai museoetan edo orokorrean, arteak duen papera aztertzeko aukera izan dut. Zerbait egiten hasi aurretik, funtsezkoa izan da burututako lan hau. Abiapuntua, lehen analisi bat egitea da, gero, behar bezala esku hartu ahal izateko. Lan txukunak egin ditudala iruditzen zait eta azkeneko lanarekin disfrutatu egin dugu taldean. Generoa eta hezkuntza gaia interesgarria zen taldea osatzen genuen hiruontzat eta gaiari buruz hitz egiten eta besteen ideiak entzuten gustura aritu naiz. Egindakoa hobetu dezaket? Noski baietz, beti dago hobetzeko aukera. Denbora ere ez dut lagun izan, egunerokotasuneko erritmoak ez baitigu uzten askorako astirik. Beraz, nire notari puntutxo bat igotzea erabaki dut eta zortziko batean uztea.
Lan interesgarriak egin ditudala iruditu zait. Informazio lana bezala definituko nuke azken finean. Gaur egun, bai eskolan, bai museoetan edo orokorrean, arteak duen papera aztertzeko aukera izan dut. Zerbait egiten hasi aurretik, funtsezkoa izan da burututako lan hau. Abiapuntua, lehen analisi bat egitea da, gero, behar bezala esku hartu ahal izateko. Lan txukunak egin ditudala iruditzen zait eta azkeneko lanarekin disfrutatu egin dugu taldean. Generoa eta hezkuntza gaia interesgarria zen taldea osatzen genuen hiruontzat eta gaiari buruz hitz egiten eta besteen ideiak entzuten gustura aritu naiz. Egindakoa hobetu dezaket? Noski baietz, beti dago hobetzeko aukera. Denbora ere ez dut lagun izan, egunerokotasuneko erritmoak ez baitigu uzten askorako astirik. Beraz, nire notari puntutxo bat igotzea erabaki dut eta zortziko batean uztea.
Ondorio orokorrak
Artea ulertzen ez dudan zerbait ikustetik,
neuk neure erara interpretatu dezakedan zerbait bezala ikustera pasa naizela uste
dut. Oso barneratua izan dut beste batzuentzako zela artea, baina, orain
konturatzen naiz, ez dela zertan horrela izan behar. Arte lan baten aurrean,
bakoitzak sentsazio ezberdinak ditu eta norberari, izan dituen
esperientziengatik, sentimendu desberdinak transmitituko dizkio. Aurrean dugun
hori interpretatzen ikasi behar dugu. Zaila egiten zait hori, izan ere inoiz ez
baitigute horrelakorik irakatsi. Arteari buruz ezer gutxi ikusitakoa naiz
eskolan eta gutxi horren barruan, interpretatzeko aukerarik ez du izan.
Irakasle izango naizen heinean, nire helburuen
artean, arteari bere lekua egiten saiatzea izango da, ahal dudan neurrian.
Inguruan ditugun baliabideak aprobetxatzeko modukoak direla iruditzen zait,
museoak esaterako. Guk eskolarekin egiten genituen museoetara irteerak, baina
derrigorrezko irteerak zirela zirudien. Honekin zera esan nahi dut; ez genuela
benetan museoaz disfrutatzen, inork ez baitzigun hori transmititzen. Ondo
pasatzen genuen, gelatik kanpora joaten ginelako, baina ez zitzaigun ezer
pentsatzeko aukerarik ematen. Hausnartzearena ere, norbere lana da, baina
norbaitek laguntza txiki bat emanda, hasiera batean gauzak erraztu daitezkeela
iruditzen zait. Ikusitakoaz hitz egin edo gelan landuta, hausnarketarako bidea
eman dezakegu.
San Telmo bisitatzeko aukera gustatu zait,
izan ere, aspaldi museo batean egon gabe nengoen eta bertan erabiltzen duten
metodologiaren berri izan dut. Uste dut, geroz eta metodologia hobea erabiltzen
dutela museoek, aukera zabalagoa eskaintzen dute.
VTSri dagokionez, niretzat kontzeptu berria
izan da hau. Esan bezala, museoen munduaz at nago eta inoiz entzun gabeko
kontzeptua zen. Parte-hartzea bultzatzen duen estrategiak iruditu zaizkit,
baina testuingurutik kanpo erabiltzen diren estrategiak izatea hutsune gisa
ikusten dut. Errealitate batean kokatu beharko litzateke artea. Nire kasuan,
ulertzeko eta interpretatzeko beharrezkoa ikusten dut.
Ikasgai honekiko egiten dudan balorazioa
positibotzat jotzen dut, batez ere, artearekiko nuen ikuspuntua aldatzera
bultzatu nauelako. Klaseko lehenengo egunean, eskuak burura eraman nituen, zer
egin ez nekiela. Gero ere, lan ezberdinekin behin baino gehiagotan geratu naiz
nondik hasi ez dakidala. Behin lanean hasita, ordea, aurrera egitea posible
izan dut eta jarduera ezberdinek asko pentsaraztera eraman naute, baita nire
ingurukoekin gaiaz hitz egitera ere. Ni eskolan ibili nintzenean, plastika
egiten genuen, han ez zen inolako arterik aipatzen. Gaur egun ere, nahiz eta
zenbait eskoletan izugarrizko aurrera pausuak eman, orokorrean, nire garaian
bezala jarraitzen dutela ikusi ahal izan dut.
Erronka
gisa planteatzen dut, artea eskolan lantzea. Ikuspuntua aldatzea kosta egiten
zaigu baina pixkanaka posible da. Artea, plastika baino harago doa, adierazteko
modu bat izan daiteke, pentsatzera bultzatzen zaituena … Hau transmititu behar
diegu geure haurrei edo horretarako gogoa jarri zait niri behintzat.
San Telmo
San
Telmo museoan bizitako esperientzia positibotzat baloratzen dut. Haur
Hezkuntzari dagokionez, museo batek eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko parada
izan dut. Esan beharra daukat, uste baino aukera gehiago eskaintzen dituela eta
modu erakargarrian planteatuta daudela iruditu zait. Bisitariekin
behin eta berriro hartu-emanetan eta elkarren eraginean diharduen museotzat
definitzen da eta honi garrantzi handia ematen diot, izan ere elkar eragin
horren bidez eraikitzen joatea aberasgarria da. Eskolek egindako proposamenak
aurrera eramateko irekiak daude eta egia esan, ez nuen uste horrelako aukerarik
egongo zenik.
Museoa primerako baliabidea da haurrek hezkuntza-gaitasunak
gara ditzaten, hemen ardurak hartzen, pentsatzen, komunikatzen, elkarrekin lan
egiten, esploratzen, bilatzen... ikasten ikas dezakete eta. Ibilbide eta
proposamen didaktikoak prestatzeko tenorean, honako hauek hartu ditugu oinarri:
•behaketa, bide, eta jolasa, baliabide: bisitaldiaren
eite ludikoa, ikas minaren zerbitzura;
•zentzumenezko baliabideen lehentasuna, intelektualagoen
aldean, oso-oso oinarrizko irakurketa eta idazketa maila ahaztu gabe;
•galdera, begien bistakoa edo erretorikoa bada ere, arrazoitutako
erantzunaren bila;
•denbora neurtzeko gutxieneko nozioak: lehena ez da dena
bat;
•espazioaren gutxieneko nozioak, bere burua museoan
eta museoa hirian kokatzeko, ikasleen herri edo auzoarekin alderatuta;
•lana banaka edo taldeka, betiere partaidetza aktiboa
bilatuz; elkarrekiko errespetua, oinarrizko jokabide gisa;
•nork bere kultura eta besteena ezagutzeko jakin-mina xaxatzea,
familiaren jatorritik abiatuta
•ondarea, iraunkortasunaren adibide, datozen belaunaldiei
utzi nahi dieguna denez gero;
•museoa, erakustoki eta kultur eragile: bildumak, zaharberritzea,
liburutegiak, tailerrak, aldi bateko erakusketak...
Hona hemen San Telmok Haur Hezkuntzako bigarren
ziklokoei eskaintzen dizkien ibilbide orokorra eta proposamen tematikoak:
•Paseoan Museoan barrena:ibilbide orokor arina
•Alakiketan: tradiziozko munduaren deskubrimendua
musikaren bidez.
•Xoxo beltza San Telmon: hurbilpena heriotzaren
fenomenora, erritualen bidez.
•Chillidarekin
dantzan:Eduardo Chillida eskultorea eta bere obra ezagutzeko aukera
Guk egin genuen bisitan “Xoxo beltza” proposamena
ezagutzeko aukera izan genuen batez ere. Heriotzaren gaia, landu beharreko gaia
dela uste dut, baina baita zaila ere. Izan ere, helduoi heriotzaz hitz egitea
kostatzen zaigu sarritan, eta nola hitz egin gai honi buruz haurrei?
Horregatik, museoan aukera izatea positiboa iruditu zait. Bertan, hilarriak eta
argizaiolak ikusteko aukera izan dugu eta haurrei interesgarria egingo zaien
gaia izango dela iruditzen zait.
Hobekuntza
proposamenen artean, azpimarratu nahiko nuke, proposatzen diren jarduera fitxen
ordez, jarduera dinamiko eta esperimentalagoak egitea egokiagoa iruditzen
zaidala. Fitxak, Haur Hezkuntzako etapatik at utziko nituzke, bai museoetan,
baita gelan ere. Mugimendua ahalbidetzen dute jolasak edo manipulazioa
ahalbidetzen duten jolasak sartuko nituzke. Haur Hezkuntzako haurrek,
mugimendua eta esperimentazioa ahalbidetzen duten jolasak behar dituzte,
beraien ikasteko modua baita. Adibidez, jarduera fitxa hauetan, gehien gustatu
zaien hilarria marraztea eskatzen zaie. Horren ordez, jolas baten modura
planteatuko nuke eta bakoitza joan dadila gehien gustatu zain hilarriaren
ondora. Ondoren bakoitzak azalpen txiki bat eman dezala, zergatik den
gustukoena azalduz.
sábado, 10 de mayo de 2014
Generoa eta Hezkuntza
Generoa eta hezkuntza
aipatzerakoan, hainbat irudi etorri zitzaizkigun burura: emakumea Haur
Hezkuntzako geletan, mantal arrosak eta mantal urdinak, lanbide estereotipatuak
…
Gai hauen inguruan bueltaka
aritu ondoren, emakumeak Haur Hezkuntzan duen presentziaren inguruko artelana
egitea erabaki genuen. Geure gelan begiratu besterik ez dago, Haur Hezkuntzan
emakume eta gizonezkoek betetzen dituzten kopuruaz jabetzeko.
Datuak begiratuta, portzentajeetan
izugarrizko aldea dago. Haur Hezkuntzan emakumezkoak gara gehiengoa eta
ikasketetan aurrera egin ahala gizonezkoen presentzia areagotzen da, horrela,
unibertsitatean, gehiengoa gizonezkoa da irakasle lanean.
Emakumeak hezkuntzan
jasotzen dugun zapalkuntza nabarmena da, Haur Hezkuntzako urteak dira prestigio
gutxiena dutenak eta nolabait zaintzara zuzendutakoak. Emakumeari asignatzen
zaion rola da zaintzarena, bai umeena, bai zaharrena baita etxearena ere.
Hala ere, pixkanaka, geroz
eta gizonezko gehiago daude Haur Hezkuntzako etapa eta aldaketa ematen ari dela
nabari da, nahiz eta oso motel joan.
Geure artelanarekin
horixe izan da adierazi nahi izan duguna: Emakumeak du esku hartze handiena Haur
Hezkuntzan, baina gizonezkoa ere pixkanaka sartzen ari da.
jueves, 8 de mayo de 2014
2. multzoko ondorioak
Museoetara egin ditudan bisita gehienak
eskolarekin joandakoak izan dira. Neure kabuz izan naizen bat aipatzearren,
Guggenheim aipatuko dut. Oroitzapen onak ditut bisita hartatik, nahiz eta gauza
askorik ez ulertu. Aurretik aipatu bezala, artearekin interpretazio gaitasuna
lantzeko daukat. Abstraktua iruditzen zait eta askotan ez diot esanahirik
aurkitzen. Agian, gehiegi tematzen naiz esanahi bat bilatzen.
Eskolatik egiten genituen bisita museistikoak,
museora bisita eta tailerren bat izaten zirela oroitzen dut. Zumalakarregi
museoan adibidez, bisita ondoren jolas bat egin genuen, oka jolasa zen eta
laukitxoek karlistaden inguruko frogak edo galderak zituzten.
“Estrategias de Pensamiento Visual” delakoa,
berria da niretzat. Hainbat artikulu irakurri ondoren, metodologia honen berri
izan dut.
Alde batetik, interesgarria da arte lanen lehen
gerturatze baterako baina, testuingurutik at egite horrek nire zalantzak
sortzen dizkit. Interesa pizteko, esanguratsua izan behar da guretzat. Haur
Hezkuntzan, batez ere, gaiak gertukotasuna eskaini behar dio haurrari, erlazioak
egin ditzan.
Haur Hezkuntzatik kanpo ere, arte lanak,
testuinguru sozioekonomikoa kontutan edukiz aztertzea aberasgarriagoa iruditzen
zait. Baliteke esperientzia ez izatea horren positiboa, bertan adierazten diren
baloreak eta norberak dituenak kontra jartzen baldin badira. Errealitatetik
hurbilagoko esperientzia bat izango litzateke nire ustetan eta hori
onuragarritzat hartzen dut.
Beste alde batetik, hezkuntzan gertatzen dena
errepikatzen dela iruditzen zait neurri batean. Hezkuntza” libreago” bat
eskaini nahi diegu gure ikasleei. Gauzak asko aldatu dira garai batetik hona
eta inolaz ere ez da ematen lehen ematen zen hezkuntza diktatoriala. Hala ere,
ez dut uste saltzen den bezain librea denik. Museoen kasuan ere, irakurri izan
dudanagatik, antzeko zerbait gertatzen da. Itxuraz, dialogoan oinarritutako
metodologia da, hausnartzera bultzatzen duena. Baina, gero, markatutako bidetik
asko urrundu gabe ibili beharreko metodologia bat dela dirudi.
Gai honi
buruz ez nuen ezer entzun eta interesez aritu naiz bai aldeko eta bai kontrako
ideiak irakurtzen eta honi buruz informatzen. Artea beti testuingurutik kanpo
ikusi dut eta nire ulermen faltaren arrazoia horixe izan dela ondorioztatzera
iritsi naiz multzo honen amaieran. Arte lan ezberdinekin, gizarteko hainbat
gairi buruzko hausnarketa egin daiteke eta hori interesgarria iruditzen
zait,baina ez dut artea ikuspuntu horretatik ikusi. Arte entzun eta burura
etortzen zaidan lehenengo ideia abstrakzioa da, ulertuko ez dudan zerbait.
Beraz, bada garaia, ikuspuntu hori aldatu eta arteari beldur gabe aurre
egitekoa.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

