miércoles, 30 de abril de 2014
Autoebaluazioa
Nire buruari nota jartzea zaila den zerbait da. Ez dakit irakasgai honetan zer ikusi eta ikasiko dugun, ezta, egin beharko ditugun lanak ere. Hala eta guztiz, 7 zenbaki polita iruditzen zait nire emaitzetarako.
Arteari buruz ezer gutxi dakidala iruditzen zait, baina gaurko aurkezpenaren ondoren, gaia interesgarri planteatzen dela uste dut eta nire jarrera positiboa izango da proposatutako informazio ezberdinak ikertzeko garaian.
Emaitza hori nola lortu? Lehenik eta behin, lasaitasunarekin hartu. Informazio asko izan da eta nik, neure burua dezente estutzen dut, beraz, aurreneko pausua lasaitu eta pausuz pausu joatea.
Ondoren, jarraitasun bat izatea funtsezkoa da. Pixkanaka aurrera egitea. Baliteke, egun batean ez izatea inolako ideia bikainik. Horren aurrean, egun hori ez dela aproposa dirudienez, beste egun baterako uztea izango da egokiena. Batzuetan, burua blokeatuta egoten da, egun gogorra izan delako edo, besterik gabe, burua beste nonbait dagoelako.
Amaitzeko, sortzen zaizkidan zalantza guztiak galdetzea funtsezkoa izango da, ez baitira gutxi izango. Besteen ideiak entzun eta nireak besteekin konpartitzea oso aberasgarria izango delakoan nago.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario